Itxi

Bertsolaritza

Finala, abenduan

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa apirilaren 10ean hasiko da, Berrizen

eitb.eus

Finala abenduan jokatuko da, eta, aurretik, bi fasetan sailkatuko dira bertsolariak: Udaberriko Fasea eta Udazkeneko Fasea. Lehenengorako, 56 bertsolarik eman dute izena.

  • Bi sailkatze fase izango ditu Txapelketak aurten

    Bi sailkatze fase izango ditu Txapelketak aurten

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa apirilaren 10ean, igandearekin, hasiko da, Berrizen, eta sailkatze formatu berria izango du.

Orain arte, eskualdeko txapelketak jokatzen ziren udaberrian, eta horietatik sailkatzen ziren bertsolariak udazkenean jokatzen zen Bizkaiko Bertsolari Txapelketara. Orain, Txapelketa aldatu egin da, eta fase bat gehituko zaio: Udaberriko Fasea.

Izena ematen duten parte-hartzaile guztiek (finalista izandakoak kenduta) kantatuko dute hasieratik batera, egokitzen zaien plazan. Aurtengo Udaberriko Fasean, 56 bertsolarik eman dute izena, eta bederatzi saio izango dira: zortzi saio sei bertsolarikoak, eta bakarra zortzikoa. Udaberriko Fasetik puntuazioz sailkatuko dira bertsolariak Udazkeneko Fasera.

Azken fase hori urritik abendura izango da, eta final handiarekin bukatuko da, nola ez, lehiaketa, abenduan.

Izena eman dutenen artean eskualde guztietako ordezkariak daude, urte askotan parte hartu duten bertsolariak eta lehenengoz parte hartuko dutenak ere.