Publizitatea
Itxi

2017/05/16

12:31

Bertsolaritza

Finala, abenduaren 17an

Bertsolari Txapelketa Nagusia irailaren 23an hasiko da, Baigorrin

eitb.eus

Txapelketa abenduaren 17an bukatuko da, BECen, aurreko edizioan bezala, guztira 14 saio egin eta gero.

  • Aurten ere, BECen izango da finala. Argazkia: Gari Garaialde / Iturria: XDZ.

    Aurten ere, BECen izango da finala. Argazkia: Gari Garaialde / Iturria: XDZ.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Bertsolari Txapelketa Nagusia irailaren 23an hasiko da, Baigorrin, eta, 14 saio egin eta gero, abenduaren 17an amaituko da, Barakaldon, Bilbao Exhibition Centren, Bertsozale elkarteak gaur iragarri duenez.

43 bertsolarik hartuko dute parte txapelketan, azken bi urteotan egindako herrialdeetako txapelketetan txartela irabazitakoek eta orain dela lau urteko finalistek: Agin Laburu, Aimar Karrika, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Alaia Martin, Amets Arzallus, Ander Lizarralde, Ander Fuentes “Itturri”, Arkaitz Oiartzabal “Xamoa”, Asier Otamendi, Beñat Gaztelumendi, Beñat Iguaran, Beñat Lizaso, Beñat Ugartetxea, Eneko Abasolo “Abarkas”, Eneko Lazkoz, Etxahun Lekue, Felix Zubia, Ibon Ajuriagojeaskoa, Igor Elortza, Iñaki Apalategi, Jon Maia, Jon Martin, Jone Uria, Julio Soto, Maddalen Arzallus, Maialen Lujanbio, Mikel Artola, Miren Amuriza, Miren Artetxe, Nahikari Gabilondo, Nerea Elustondo, Nerea Ibarzabal, Odei Barroso, Oihana Bartra, Oihana Iguaran, Oihane Perea, Onintza Enbeita, Sustrai Colina, Unai Agirre, Unai Gaztelumendi, Xabat Galletebeitia eta Xabi Maia.

Aurkezpen ofiziala irailaren 12an egingo dute.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena