Itxi

Bertsolaritza

Bertsolari Txapelketa

Sustrai Colinak irabazi du Amurrioko saioan

eitb.eus

Beñat Gaztelumendi (694,5 puntu), Jon Maia (681,5), Nerea Ibarzabal (675,5), Jon Martin (668,5) eta Etxahun Lekue (615) sailkatu dira ondoren.

1:06

Sustrai Colinak irabazi du Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoen bigarren itzuliko lehen saioa, 701 puntu lortuta Amurrioko Bañueta kiroldegian egindako saioan. 1.325 lagun elkartu dira bertan.

Txapeldunaren atzetik, honela geratu dira gainerako bertsolariak: Beñat Gaztelumendi (694,5 puntu), Jon Maia (681,5), Nerea Ibarzabal (675,5), Jon Martin (668,5) eta Etxahun Lekue (615).

Bertsozale Elkarteak eskerrak eman dizkio Amurrioko Udalari eta Aiaraldeko bertso-eskolari saioa antolatzen emandako laguntzagatik. Bestalde, saioaren aurretik, Bertso Udalekuetan parte hartu duten hezitzaileak bildu dira Amurrion, elkarrekin bazkaldu eta egitasmo horren 20. urteurrena ospatzeko.

Bi itzulietako puntuen batuketa, finalerako giltza

Hiru saiok osatuko dute igandean hasi den bigarren itzulia, eta bertan lortzen duten puntuazioa lehen itzulikoari batuko zaio. Batura horrek erabakiko du abenduaren 17an jokatuko den final handian nor arituko den. Donibane Lohizune eta Iruñea izango dira tarteko helmugak, azaroaren 26an eta abenduaren 2an.