Itxi

Bertsolaritza

Bertsolari Txapelketa Nagusia

Finaleko ariketak

EITB.EUS

Finalak hiru saio izango ditu. Goizean zortzi bertsolariak arituko dira, baita arratsaldean ere. Amaieran, puntu gehien eskuratu dituzten bi bertsolariek jardungo dute nor baino nor.

  • Igor Elortza, Donibane Lohizuneko saioan. Argazkia: Gari Garaialde

    Igor Elortza, Donibane Lohizuneko saioan. Argazkia: Gari Garaialde

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiak zortzi bertsolari lehiatuko dira, 2013ko txapelduna, Amets Arzallus, eta finalaurrekoetatik puntuazioz sailkatutako zazpiak: Aitor Sarriegi, Beñat Gaztelumendi, Igor Elortza, Maialen Lujanbio, Sustrai Colina, Unai Agirre eta Aitor Mendiluze.

Hiru saiotan banatuko da ekitaldia: goizean zortzi bertsolariak jardungo dira eta zortzi bertsolariekin emango zaio hasiera arratsaldeko jardunari.

Azkenean, puntu gehien metatu duten bi bertsolarien arteko lehiarekin emango zaio amaiera. Egun osoko jardunean puntu gehien eskuratu dituena izango da txapeldun.

EGIN BEHARREKO LANAK

Goizean

- Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian.

- Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian.

- Banaka, lehen puntua emanda, hiru bertso zortziko txikian.

- Binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian.

- Kartzelako lana: banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian.

Arratsaldean

- Binaka, gaia emanda, hiruna bertso sei puntuko motzean.

- Binaka, gaia emanda, zortziko txikian puntutan, zortzi bertso osatu arte.

- Banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian.

Buruz burukoan

- Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian.

- Binaka, gaia emanda, launa bertso zortziko txikian.

Kartzelako lana:

- Banaka, hitza gaitzat emanda, bertso bat bederatziko txikian.

- Gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian.