Itxi

Bertsolaritza

Urriaren 12an hasiko da

Xilaba bertso txapelketa taldekakoa izango da

eitb.eus

Urriaren 12an ekingo diote txapelketari, Gameren, eta finala abenduaren 1ean izango da, Baigorrin.

  • Xilaba 2018

    Xilaba 2018

Xilaba Zuberoa, Lapurdi eta Nafarroa Behereko bertso txapelketa urriaren 12an hasiko da, eta aurtengo edizioa, lehenengoz, taldekakoa izango da banakakoa barik.

Bi urtez behin bertsolari bertsuek parte hartzen zutela ikusita, antolatzaileek gogoeta egin dute horri nola aurre egin ikusteko, eta taldekako saioak antolatuz gabezia horri aurre egiteko modua ikusi dute.

44 bertsolarik hartuko dute parte aurten, 11 taldetan banaturik. Hamaika saioko ligaxka eta bi finalerdi egin eta gero, abenduaren 1ean finala egingo dute, Baigorrin.