Bertsolaritza
Apirilaren 12tik aurrera
Bertsoa eta zientzia, uztartuta
eitb.eus
Ostiralean, apirilak 12, Bertsozientzia ekimena hasiko da, Beasainen. Bosgarren edizioa du ekimenak aurtengoa, eta Zarautzen (maiatzak 14) eta Tolosan (maiatzak 22) ere egingo dute.
-
Nerea Ibarzabal bertsolariak Tolosako saioan kantatuko du
Bertsozientzia zientzia eta bertsolaritza uztartzen dituen ekimenak beste edizio bat egingo du aurten, eta Beasainen hasiko du ibilbidea, ostiralean, apirilaren 12an, Zarautzen eta Tolosan jarraitzeko. Itxuraz elkarrengandik oso urrun dauden bi diziplina elkartzen dituen proiektuaren bosgarren edizioa izango da aurtengoa, “Jakinduriek mundue erreko dau” izenburupean.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, hiru zientzialari eta bi bertsolari bilduko dituzte emanaldiek agertoki berean, zientzia eta bertsolaritza elkartzeko. Bosgarren edizio honetako programaren barruan, zientzialariek 10 minutuko hitzaldi zientifikoak eskainiko dituzte, euskaraz, eta horien hipotesiak bilduko dituen bertso bat egin beharko dute bertsolariek.
Beasainen, Sustrai Colinak eta Onintza Enbeitak kantatuko dute, 19:00etatik aurrera, Igartza jauregian; Zarautzen, maiatzaren 14an, Igor Elortzak eta Alaia Martinek, 19:00etan, Modelo aretoan; eta Tolosan, Topic aretoan, Nerea Ibarzabalek eta Amets Arzallusek, maiatzaren 22ko 19:00etatik aurrera.
Hiru egunetan saioetako sarrera doakoa eta librea izango da eserlekuak bete arte.