Itxi

Bertsolaritza

Gpuntua

Abian da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren bigarren fasea

Erredakzioa

Maiatzean egin zuten lehen sailkapen fasearen ondoren, larunbat honetan ekin diete final-zortzirenetako lehen saioei, Andoainen eta Azkoitian.

00:28
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako final-zortzirenei ekin diete

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren bigarren fasea larunbat honetan, irailak 17, hasi da. Joan den maiatzean eta ekainean egin zuten aurtengo lehiaketaren sailkapen fasea, eta 32 bertsolarik egin zuten orduan aurrera.

Irailaren 17an ekin diote berriz Gpuntuari: 2011ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketari, final-zortzirenekin. Aurrerantzean 42 bertsolari arituko dira lehian, 16 saiotan: 7 saio final-zortzirenetan, 5 saio final-laurdenetan, 3 saio finalerdietan eta, abenduaren 16an, Donostiako Illunben egingo duten final handia.

Saioeterako sarrerak Interneten daude salgai, gpuntua.com eta bertsosarrerak.eu atarietan.