Bertsolaritza
Alondegia
Bertso saio esperimentala Bilbon, teknologia berriak oinarri hartuta
Erredakzioa
Amets Arzallus, Onintza Enbeita, Unai Iturriaga eta Aitor Sarriegi bertsolariek egingo duten saioan jendeak modu aktiboan parte hartu ahal izango du, teknologia berrien bitartez.
-
'Bertsolaritza eta Teknologia Berriak' saio berezia egingo dute Bilbon Argazkia: Bilboko Alondegia
'Bertsolaritza eta Teknologia Berriak' izenburupean, bertso saio esperimental bat antolatu du Bilboko Alondegiak, EX Arte Bizien programaren baitan.
Esperimentu honetan, Amets Arzallusek, Onintza Enbeitak, Unai Iturriagak eta Aitor Sarriegik bertsoak botako dituzte, eta jendeak emanaldian modu aktiboan parte hartzeko aukera izango du, teknologia berrien bidez. Horrela, entzuleak saioaren parte-hartzaile zuzen bihurtuko dira.
Bertsoak sortzeko ohiko eran teknologia berriek nola eta zer neurritaraino eragin dezaketen aztertzea da bertso saioaren helburua.
Hilaren 20an, ostegunean, egingo dute emanaldia, Bilboko Alondegiko Bastida aretoan. Sarreren prezioa 8 eurokoa da (6 eurokoa hó txartela dutenentzat).