Bertsolaritza
Bertsolaritza saioa
Azpeitiko kanporaketa eta Sarako afaria, Hitzetik Hortzeran
Erredakzioa
Ainara Lasa oiartzuarra, G Puntuko antolatzailea, hartuko du platoan Artanok.
Ainara Lasa oiartzuarra izango da asteon platoko gonbidatua Hitzetik Hortzeran. Lasa G Puntuko antolatzaile taldean dabil eta 'Hariketak, lotzea askatzea denean' erakusketa jarrita dauka Hondarribiko Modotti tailerrean. Azpeitiko kanporaketan bizitakoaz, bertsolari-bertsozale hartu-emanaz eta arte-sorkuntzaz, orohar, arituko da Lasa.
Euri-jasa eta uso-pasa
Jokin Urangak bildu zuen puntu gehien Azpeitian egindako G Puntuko azken kanporaketan. Urangarekin batera Iker Zubeldia, Iñaki Apalategi, Arkaitz Oiratzabal 'Xamoa', Unai Muñoa eta Ane Labaka aritu ziren oholtzan; guztietatik zerbait erakutsiko dute programan. Gainera Sarako bertso-afariko ale hautatuak ere ekarriko dituzte. Mattin Oronozek agindutako jolasetan fin aritu ziren Maialen Lujanbio, Eneritz Zabaleta, Alaia Martin eta Amets Arzallus. Olhoin ikastolako gurasoek eta gaztetxeko kideek elkarlanean antolatutako Saioa izan zen. Afaltzeko prestatutako uso-jana eta afalosteko bertso-saioa, biak atera ziren primerakoak.
Zuri-beltzeko AUSPOA eta 91ko Gipuzkoako finala
Zuri-beltzeko Auspoa atala ere estreinatuko dute ingadean ikusi ahal izango den saioan. Hamabostero emango duten atal horretan kolaboratzaile batek Auspoa bildumako liburu baten komentarioa egin eta pasarte bat irakurriko du. Lehendabizikoa Estitxu Fernandez kazetari lesakarra izango da berak aukeratu duen 'Paulo Yanci eta bere lagunen bertsoak' liburuarekin. Zapping-ean Anjel Mari Peñagarikanok Gipuzkoako txapela irabazi zuen finala errepasatuko dute. Besteak beste Peñaren garaipenagatik eta Jon Sarasuak kartzelakoan egindakoagatik oroitzen dute bertsozale askok final hura.
Hitzetik Hortzera, igandean 22:30ean etb1en, eta lehenagotik eitb nahieran-en.