Itxi

Bertsolaritza

Aste honetan

Hernaniko saioa eta Orozkoko bertso afaria, Hitzetik Hortzeran

Hitzetik Hortzera

Azkunek jarriko dio txapela G PUNTUko irabazleari eta bera hartuko du asteon platoan Jon Artanok.

  • Laxaro Azkune Sudupe izango du lagun Jon Artanok aste honetan Hitzetik Hortzeran

    Laxaro Azkune Sudupe izango du lagun Jon Artanok aste honetan Hitzetik Hortzeran. Argazkia: EITB

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako hirugarren eta azken finalaurrekoan Ainhoa Agirreazaldegi, Iñaki Apalategi, Iñigo Manzisidor Mantxi, Jokin Uranga, Jon Martin eta Amaia Agirre aritu ziren kantuan Hernaniko Galarreta pilotalekuan. Saio hori aztertzeko Laxaro Azkune Sudupe kazetari eta bertsozale azpeitiarra izango du lagun Jon Artano Izetak aste honetan.

Azkuneri eman dio Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak Ilunbeko final handian G PUNTUko irabazleari txapela janzteko ohorea eta horren inguruan ere jardungo dira. Arreta handiena ordea Galarretan, erremontearen tenpluan, gertatutakoari eskainiko diote: Oholtzan jazotakoa eta oholtzatik kanpo jasotakoa erakutsiko du; bertsoaldi onenak eta kartzelako tentsio uneak, baita Nikolas Zendoiak sinatutako kronika ere.

Zuri-beltzekoa ere Hernanin grabatua 1962an, Gipuzkoako kanporaketa batean. Lazkao Txiki aditu ahal izango da Donostiako finalerako deia egiten bertsozaleei.

Orozkon Jon maia eta Unai Iturriagarekin egindako bertso afariko momentu beroenak ere emango dituzte.

Hitzetik Hortzera, igandean 22:30ean ETB-1n, eta bezperatik, eitb nahieran-en.