Itxi

Bertsolaritza

Bertsolaritza

Bilboko Alondegiko saio esperimentala, Hitzetik Hortzeran

Bardoak 2012 ekimenari esker berriz plazan kantatuko duen Estitxu Fernandez Maritxalar izango da platoan.

  • Estitxu Fernandez, platoan. Argazkia: Hitzetik Hortzera

    Estitxu Fernandez, platoan. Argazkia: Hitzetik Hortzera

Unai Elizasuk eta Asier Altunak ezohiko bertso jarduna eginarazi zieten Bilbon Maialen Lujanbio, Igor Elortza eta Aitor Mendiluzeri, bertsotarako gaiak bideoz (ikus-entzunezko pieza laburretan) emanaz, inolako azalpen gehigarririk gabe. Saio horretakoak eta Iturengo inauterien akabaila izan ohi den kontu eguneko bertso bazkarikoak izango dira asteon Hitzetik Hortzerako lehengaia. Iturengo ostatuan, elur bisutsetik epelean, ikaragarrizko giroa sortu zen, Julio Soto eta Andoni Egañaren kantuari eta iturendarren bertso goseari eskerrak.

Saio horiek emandakoaz, Bardoak 2012 Nafarroako Bertsozale Elkarteak antolatutako taldekako txapelketaz eta beste hainbat kontuz arituko da platoan Estitxu Fernandez Maritxalar psikologo eta kazetari lesakarra. Gainera zuri-beltzeko Auspoa atalean Eneritz Zabaletak aukeratu eta komentatutako pasartea Xalbadorren Odolaren mintzoatik; Zappingean, Imanol Lazkano Lazkao Txikiren ateraldi bat kontatzen; eta Bertsoa.cometik Zeanuriko jaialdiko zirku jokoa.

Hitzetik Hortzera: Launbat bazkalostean, Gaur Egunen ondoren, ETB-1en, eta aurretik ikusgai eitb.com/nahieran-en.