Bertsolaritza
Bertsolaritza
Beranduegiko aurkezleak, Hitzetik Hortzeran
Unai Brearekin eta Gorka Bereziartuarekin hitz egiteko aukera izango dugu. Gainera, Manuel Lasarte zena omenduko dugu asteon.
-
Gorka Bereziartua eta Unai Brea, Beranduegi saioko aurkezleak. Argazkia: Hitzetik Hortzera
Manuel Lasarte zena omenduko du astean bertso-programak. Bertsolari handiaren hiletan grabatutako irudiekin eta Lasarteren aukeratutako ale batzuk zuri-beltzean emanaz egin dio lantaldeak omenaldia.
Platoan euskarazko telebistagintzako bikote lotsagabeena hartuko du Jon Artano Izetak: astero Argia komunikazio taldeak sareratzen duen Beranduegi web-telebistako albistegia aurkezten duten kazetariak, Gorka Bereziartua Mitxelena eta Unai Brea Gonzalez. Euren lanaz, bertsolaritzaz egin izan dituzten txisteez eta umoreaz orohar jardungo dira.
Bertsoaldiak Debako bertso afari batetik (Jon Maia eta Maialen Lujanbio), Beasaingo beste batetik (Iker Zubeldia eta Unai Iturriaga) eta Donostiako Kafe Antzokian egindako saio musikatu batetik (Arkaitz Oiartzabal Xamoa, Beñat Gaztelumendi, Jokin Labayen eta Jon Martin) hartu dituzte. Gainera Bidalitakoak atalean Bilgune Feministak Donostian egindako bertso-bazkari bateko irudiak erakutsiko dituzte (Onintza Enbeita eta Amaia Agirre).
Hitzetik Hortzera: Launbat bazkalostean, Gaur Egunen ondoren, ETB-1en, eta aurretik ikusgai eitb.com/nahieran-en.