Itxi

Bertsolaritza

Lehiaketa

Bertsolari Gazteen XX. BBK Lehiaketa abian

Erredakzioa

Bizkaiko zazpi eskualdeetako 50 bat parte-hartzaile izango dira.

  • BBKren Bertsolari Gazteen Lehiaketa. Argazkai: KAFE ANTZOKIA

    BBKren Bertsolari Gazteen Lehiaketa. Argazkai: KAFE ANTZOKIA

Bertsolari Gazteen BBKren Lehiaketak 20 urte beteko ditu aurten Bizkaiko bertsolari gazteenei publikoaren aurrean aritzeko aukera emanez. Zazpi eskualdeetako 50 bertsolari gazte inguru arituko dira lehian. Talde bakoitza sei bertsolarik osatuko dute; erdiak 18 urtetik beherakoak izango dira eta gainerakoak 19 eta 24 urte bitartekoak.

Kanporaketak ikastetxe eta kultur etxeetan egingo dira eta saioetako sarrera doakoa izango da. Finalerako sailkatuko diren taldeak Bilboko Kafe Antzokian txapela lortzeko norgehiagokan ariko dira martxoaren 23an.

Aurreko edizioetan bezala, lehiaketan parte hartzen duten 50 bertsolariak zazpi taldetan egongo dira banatuta. Talde bakoitzak eskualde bat ordezkatuko du: Arratia, Bilbo, Busturialdea, Durangaldea, Enkarterri, Ipar Uribe eta Lea-Artibai. Iazko edizioa Lea-Artibaik irabazi zuen.

Sariei dagokienez, bi talde finalisten artean 2.000 euro banatuko dira, txapeldunak 1.260 euroko saria jasoko duelarik.