Itxi

2021/11/19

13:35

Bertsolaritza

Finala, azaroaren 28an

Zortzi finalistak prest, Nafarroako Bertsolari Txapelketan

N. V. | EITB Media

Azaroaren 28an, Eneko Fernandez, Eneko Lazkoz, Joanes Illarregi, Josu Sanjurjo, Julio Soto, Saioa Alkaiza, Xabat Illarregi eta Xabier Silveira lehiatuko dira Anaitasuna kiroldegian, txapelaren bila.

  • Zortzikote finalista, gaurko aurkezpenean. Argazkia: Bertsozale Elkartea.

    Zortzikote finalista, gaurko aurkezpenean. Argazkia: Bertsozale Elkartea.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Eneko Fernandez Maritxalar, Eneko Lazkoz Martinez, Joanes Illarregi Marzol, Josu Sanjurjo Altzuri, Julio Soto Ezkurdia, Saioa Alkaiza Guallar, Xabat Illarregi Marzol eta Xabier Silveira Etxeberria bertsolariek jokatuko dute datorren igandean, azaroak 28, Nafarroako Bertsolari Txapelketaren finala, Iruñeko Anaitasuna kiroldegian, eitb.eus-eko kamerak bertan direla.

Urriaren 2an hasi zuten txapelketa 29 bertsolarik, Izaban, eta, Tafallatik, Zangozatik, Doneztebetik, Altsasutik, Berriozartik eta Leitzatik pasatu ondoren, bertan da finala. Egun horretan jakingo dugu nori jarriko dion txapela Estitxu Arozenak, aurten lan horren ardura hartzeko gonbita hartu duen bertsolariak.

Gaurko aurkezpenean azaldu dutenez, bi atal izango ditu finalak: lehenengoan zortzi bertsolariak ariko dira. Bigarren atalera lehen atalean puntu gehien eskuratutako bi bertsolariak pasako dira. Bi ataletako puntuazioak batuta puntu gehien lortzen duenak jantziko du txapela.

Sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian, finalaren eguneko 15:00ak bitarte, orduan irekiko baitira ateak.

Finala ETB4 katean jarraitu ahalko da zuzenean, telebistan, eta Internetez, www.eitb.eus atarian.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;