Bertsolaritza
Bertsolaritza
Uxue Alberdi, aste honetako Hitzetik Hortzeran
nintza Enbeitak, Ainhoa Agirreazaldegik eta Uxue Alberdik saio berezia eskaini zuten martxoaren 8an Usurbilgo Artzabal jatetxean.
-
Uxue Alberdi eta Jon Artano. Argazkia: Hitzetik Hortzera
Usurbilgo Artzabal jatetxe ireki berrian primerako bertso afaria egin dute martxoaren 8koa ospatzeko. Onintza Enbeitak, Ainhoa Agirreazaldegik eta Uxue Alberdik jarri zuten han festarako eta gogoetarako gaia. Uxue Alberdi bera izango da platoan Jon Artanorekin Usurbilen kantatutakoez eta beste kontu batzuei buruz hitz egiteko.
Programako beste ardatza Mallabiko Izar Gorri elkartean, Beñat Ugartetxea gai-emaile zutela, Iban Urdangarin eta Iker Zubeldia goierritarrek egindako saioa izango da. Zuri-beltzekoan Lazkao Txiki eta Zappingean Zeberio anaiak Ataunen 2002an; Nikolas puntu jartzen eta Xabier erantzuten. Gainera Arabako Koadrila arteko txapelketako finalerdien laburpena ere emango dute.
Hitzetik Hortzera: Launbat bazkalostean, Gaur Egunen ondoren, ETB-1en, eta aurretik ikusgai eitb.com/nahieran-en.