Bertsolaritza
BARDOAK 2012
Finalaren atze-aurreak, 'Hitzetik Hortzeran'
Miel Mari Elosegi Irurtia 'Luze' bertsolaria izango da horren inguruan mintzatzen. Bergarako erramu-zapatu bezperako saioa ere emango dute.
-
Leitzako Amazabal pilotalekua BARDOAK 2012ko finalean. Argazkia: Hitzetik Hortzera
Miel Mari Elosegi Irurtia “Luze” Leitzako bertsolaria izango du alboan asteon Jon Artano Izetak ‘Hitzetik Hortzeran’. BARDOAK 2012 ekimenak Leitzan izan du finala zein amaiera festa eta horretaz arituko dira. Leitzako Amazabal pilotalekuan Rimak Exkaxko, Bilixkorriko eta Erauntsi taldeko bertsolariek egindako lanetik onena erakutsiko dute.
Erramu larunbat bezperan Bergarako frontoian kantatu zieten Maialen Lujanbio, Ainhoa Agirreazaldegi, Amets Arzallus, Andoni Egaña eta Miren Amuriza bertsolariek Josu Goikoetxeak jarritako gaiei. Hango on aurkiak ere izango dira programan.
Zuri-beltzeko AUSPOA atalean Bakarne Urreagak Uztapideren Lengo egunak gogoan lanetik egingo du irakurketa. Endoian jaiotako bertsolariaren oroitzapenetatik mutil-koskorretan gazteleraz ikasi zezan Zurbanora bidali zutenekoak hautatu ditu.
Hitzetik Hortzera: Launbat bazkalostean, Gaur Egunen ondoren, ETB-1en, eta aurretik ikusgai eitb.com/nahieran-en.