Itxi

Bertsolaritza

ARABAKO BERTSOLARI TXAPELKETA

Arabako finalerako pase zuzena lortu du Oihane Pereak, Araiako lehen finalerdia irabazita

EITB MEDIA

Arabako Bertsolari Txapelketaren XV. edizioa hirugarren fasean da eta gaur, igandea, bigarren finalerdia jokatuko da Izarran. Finala ekainaren 11n izango da Gasteizen.

  • Oihane Perea atzo, Araian. Argazkia: Bertsozale elkartea

    Oihane Perea atzo, Araian. Argazkia: Bertsozale elkartea

Oihane Perea Perez de Mendiolak irabazi zuen atzo, larunbata, Araian jokatu zen Arabako Bertsozale Txapelketako lehen finalerdia eta pase zuzena lortu zuen ekainaren 11n jokatuko den finalerako.

Txapelketaren hirugarren fase honetan, 14na bertso puntuagarri kantatu zituzten bertsolariek Araiako Andra Mari aretoan eta ariketa guztien ondoren, Pereak lortu zituen puntu gehien: 241,5. Honela geratu zen hurrenkera:

Oihane Perea Perez de Mendiola (Zalduondo): 354 puntu

Unai Anda Delika (Ametzaga): 341 puntu

Maddi Agirre Epelde (Gasteiz): 331 puntu

Asier Otamendi Alkorta (Urretxu): 329 puntu

Andere Arriolabengoa Bengoa (Aramaio): 323,5 puntu

Felipe Zelaieta Txurruka (Mallabia): 318,5 puntu

Arabako Bertsolari Txapelketaren XV. edizioaren hirugarren fase honetan, Fernando Sopelanak, Mikel Fernandez de Arroiabek, Egoitz Iradierrek eta Aitor Jimenezek osatzen dute epaimahaia.

Hurrengo saioa, gaur, maiatzaren 29, izango da Izarrako Kultur Etxeko aretoan, 17:30ean.