Itxi

Bertsolaritza

Arazo informatikoak

Martxan da jada Bertsolari Txapelketa Nagusiko saioetarako sarrerak erosteko webgunea

N. V. | EITB Media

Atzo 09:00etan jarri behar ziren sarrerak salgai bertsosarrerak.eus webgunean, baina, arazo informatikoak tarteko, gunea erorita egon da, eta gaur arratsaldean jarri dute martxan berriz.

  • Argazkia: Gari Garaialde (XDZ)

    Argazkia: Gari Garaialde (XDZ)

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko saio guztietarako sarrerak eskuragai daude azkenean www.bertsosarrerak.eus atarian, arazo teknikoak konpondu ondoren. Bertsozale Elkarteak eskerrak eman dizkie bertsozale guztiei izandako pazientziagatik, eta barkamena eskatu sortutako eragozpenengatik.

Bertsozale asko txapelketarako irrikaz zeudela jakinik, arazo teknikoei aurre egiteko neurriak aurreikusi zituzten, ohar batean azaldu dutenez, baina www.bertsosarrerak.eus erori egin zen ostegunean 09:00etan, iragarritakoari jarraituta sarrerak salgai jarri behar zituzten orduan.

Nolanahi den, ohar batean azaldu dutenez, eskuragarri daude dagoeneko Txapelketa Nagusiko saio guztietarako sarrerak.