Itxi

Bertsolaritza

Bertsolaritza

Bertsolari Txapelketa Nagusiak finalerdiei ekingo die gaur Elizondon

eitb media

Agin Laburu, Alaia Martin, Iñaki Apalategi, Joanes Illarregi, Onintza Enbeita eta Unai Agirre lehiatuko dira. 17:00etatik aurrera, zuzenean, eitb.eus-en eta ETB4n.

  • Gaurko saioko hautagaiak. Argazkia: Bertsozale.eus

    Gaurko saioko hautagaiak. Argazkia: Bertsozale.eus

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoetako lehenengo itzuliko lehenengo saioa jokatuko da gaur Elizondon (Nafarroa).

Agin Laburu Rezola, Alaia Martin Etxebeste, Iñaki Apalategi Astigarraga, Joanes Illarregi Marzol, Onintza Enbeita Maguregi eta Unai Agirre Goia izango dira gaur oholtzara igoko diren sei bertsolariak. Gai-emaile lanetan, Amaia Castorene Luro arituko da. Saioa 17:00etan hasiko da, Baztan pilotalekuan, eta eitb.eus-en eta ETB4n jarraitu ahal izango da.

Gaurko saioa irabazten duen bertsolaria zuzenean sailkatuko da azaroaren 19an Amurrion jokatuko den bigarren itzuliko finalaurrekora.

Elizondokoaren ostean, beste hiru finalaurreko jokatuko dira lehen itzulian: Donibane Garazin, Irunen eta Durangon. Horietatik aterako dira finalaurrekoen bigarren itzulira sailkatuko diren 18 bertsolariak. Amurrion, Baionan eta Bilbon izango dira bigarren itzuliko hiru finalaurrekoak.