Itxi

Bertsolaritza

Ikuskizuna

Chopin eta Xenpelar aldarrikatuz

Andoni Egaña bertsolariak eta Xabier Lizaso pianojoleak 'Bi arreba' izeneko ikuskizun berria estreinatu berri dute. Beraien ustez, Chopin musikagileak eta Xenpelar bertsolariak antzekotasunak dituzte.

01:34
Andoni Egaña eta Xabier Lizaso, Chopin eta Xenpelarren omenez

Andoni Egaña bertsolariak eta Xabier Lizaso pianojoleak 'Bi arreba' izeneko ikuskizun berria estreinatu berri dute, Chopin pianojolea eta Xenpelar bertsolariaren obra eta bizipenak uztartuz. Datozen bi hilabetetan, Euskal Herriko dozena bat herritan ikusteko aukera izango da.

Inor gutxik uste bazuen ere, Chopin musikagileak eta Xenpelar bertsolariak antzekotasun asko dituzte. Andoni Egañari eta Xabier Lizasori txispa sortu zien datu bat: Chopin eta Xenpelarr, biak gazterik hil ziren. Chopin 39 urterekin eta Xempelar 34rekin.

Chopinen obrak, Xenpelarren bertsoak, okasiorako propio jarritakoak eta bapatekoak osatzen dute ordu eta erdi pasa irauten duen ikuskizuna.

Datorren asteartean Iruñean eta Bilbon izango dira eta ondorengo asteetan Euskal Herriko hainbat herritan.