Itxi

Bideoak

Mikel Urdangarinek lehenengo diskoaren berredizioa argitaratu du, 25. urteurrenaren atarian

musika

Mikel Urdangarinek lehenengo diskoaren berredizioa argitaratu du, 25. urteurrenaren atarian

Ziortza Barruetabeña | EITB Media

Bere lehenengo diskoaren 25. urteurrenaren atarian, abeslari zornotzarrak “Haitzetan 1997-2022” berredizioa kaleratu berri du. Album horretarako, abesti berezi bat sortu eta grabatu du Bilboko Kafe Antzokian, bere ibilbidean zehar bizitako bakardade “irrealean” oinarritua.