Itxi

Bideoak

Zirrara piztu zuen Hertzainak taldearen kontzertuak bart BECen, 16.000 ikusleren aurrean

EUSKAL MUSIKA

Zirrara piztu zuen Hertzainak taldearen kontzertuak bart BECen, 16.000 ikusleren aurrean

KATALIN GARAITA | EITB MEDIA

Hertzainak taldearen agur birako lehenengo kontzertuak zirrara piztu zuen atzo BECen. Taldeak ez zuen hutsik egin, eta saltoka eta kantuan jarri zuen publikoa. 16.000 lagunek abestu zituzten euskal rockaren ereserki bihurtu diren hainbat abesti.