Itxi

Ahotsenea

Sortzaileen gunea

Irailaren 15ean zabalduko dute Ahotsenean izena emateko epea

Erredakzioa

Asteleheneko 09:00etatik aurrera eman ahalko dute izena 2014an euskarazko lanak sortu dituzten talde edo norbanakoek. Eskaerak posta elektronikoz egin beharko dituzte.

2014an lan bat argitaratu dutenek irailaren 15eko 09:00etatik aurrera eman ahalko dute izena sortzaileen gunean. info@ahotsenea.net helbide elektronikora idatzi beharko dute Landako gunearen ondoko karpako agertokian egon nahi dutenek.

Eskaerak e-posta bidez baino ezingo dira egin, eta telefono bidezkoak ez dira aintzat hartuko. Esan bezala, irailaren 15eko 09:00etatik aurrera bidalitako mezuak hartuko dituzte kontuan antolatzaileek.

Liburuei dagokienez, literatur lanak eta musikari buruzko liburuak baino ezingo dira aurkeztu Ahotsenean. Bestelako liburuak Azokaren beste gune batean aurkeztu ahal izango dira.

Ahotseneak, Durangoko Azokaren baitako sortzaileen guneak, bi espazio biltzen ditu bere baitan: batean, sortzaileek argitaratutako lanari buruzko azalpenak eskaintzen dizkiote publikoari; bigarren espazioan, liburu zein diskoak zuzeneko emanaldien bitartez aurkezteko aukera izaten da.

Aurkezpenak egiteko 30 minutu ditu sortzaile bakoitzak.

Literaturari buruzko solasaldiez Edorta Jimenez idazlea arduratuko da. Musikari buruzkoez, berriz, Julen Azpitarte musika kazetaria.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Durangoko Azoka