Itxi

Durangoko Azoka

Durangoko Azoka

Durangoko Azoka

Gaur gurekin, Azokan

Jaime Otamendi:'Gustu, kezka eta burutazio askoren neurgailu da Azoka'

Natxo Velez | eitb.com

Jaime Otamendi "Airean" saioko aurkezleak aspaldi-aspaldikoa du Azokara bertaratzeko ohitura, "azokazalea" da. Egun hauek zelan bizi dituen kontatu digu.

  • Jaime Otamendi. Argazkia: EiTB.

    Jaime Otamendi. Argazkia: EiTB.

Jaime Otamendi "Airean" saioko aurkezleak Durangoko Azokara "aspaldidanik" egiten dituen bisitetan zer egiten duen esan digu:

Aspaldikoa dut azokara joateko ohitura. Urteren batean huts egin dut, baina azokazalea naiz, nahiz eta azkenaldian jendearen emana izugarria izaten den. Urteko hitzordua bihurtu da, eskaintza guztia batera ikusi eta arrantza egiteko aukera ematen du eta jende asko ikusteko bidea ere bai.

Neri gehiena hala ere jendeak egiten duena eta esaten duena begiratzea eta entzutea gustatzen zait. Tonto-tonto, gustu, kezka eta burutazio askoren neurgailu da azoka. Eta bide batez erregaloekin konplitzeko eta bere buruarentzako sorpresaren bat aurkitzeko balio badu, mundial!

Gomendioa? Bazterrak ondo miatzea, beti suertatzen da ezustekoren bat. Eta hori da politena! Gozatu bat hartzea.

PS! Azkenaldian beste askoren artean Martutene-k harrapatu nau… baina nork daki aurtengo saskitik zerk edo nork hartuko duen nire arreta!