Itxi

Durangoko Azoka

Durangoko Azoka

Durangoko Azoka

Durangoko Azoka

Durangoko Azokaren azken txanpa

N. V. eta X. D.

Ramon Saizarbitoria eta "Konpota" antzezlanaren estreinaldia (Szenatokian) protagonista dira Durangoko Azokaren azken egunean. Berandu dabiltzanen edo gogoz gelditu zirenen txanda da.

  • Landako barruko erakusmahaietan ibiltzeko azken aukera da gaurkoa. Argazkia: EiTB.

    Landako barruko erakusmahaietan ibiltzeko azken aukera da gaurkoa. Argazkia: EiTB.

Aurreko hiru egunetan bezala 10:30ean hasita. Kulturaren plazak azken eguna du gaur eta jende uholdea espero dute egun osoan zehar, ostiral-larunbatetan.

Ekile-ekintzaileen eguna ospatuko dute Kabi@ digitalaren plazan. La hormiga atomikak eta Doka Antzokiko arduradunek beren egitasmoak aurkeztuko dituzte. Proiektuen arteko elkartrukea ere izango da, 12:30ean.

Areto nagusian, Alice Munro Nobel saridunaren itzulpena aurkeztuko du Nagore Tolosak, "Zorion handiegia" izenburupean. Gero, Ramon Saizarbitoriaren txanda izango da: haren ibilbidearen gorazarrea egingo dute. William Douglass aurtengo Argizaiola sariak ere lan berria aurkeztuko du, 17:30ean, Pedro J. Oiarzabalekin batera: "The Basque Diaspora Webscape: Identity, Nation and Homeland".

Saguganbaran eskulanak izango dira protagonista, baita txotxongiloak ere: panpina emanaldia eta tailerra izango da. Areto txikian, familientzako tailerrak izango dira, 5-10 urteko umeentzat, helduek lagunduta.

Plateruenan, Amaia Urzainki eta Enekora izango dira eguerdian (12:00an), eta Korrontzi 20:00ean; doan sartu ahalko da emanaldiotara.

Irudieneak Laburbira ekimenaren film laburrak proiektatuko ditu eta 15:30ean Belceblues taldeak "Road to Memphis" dokumentala aurkeztuko du. 18:00etan Kameratoiaren sari banaketa izango da; hainbat gazte film laburrak grabatzen aritu dira Azokan, ostiraletik, eta onenak saria jasoko du.

Szenatokian antzerkigintzaren inguruko solasaldia izango da 17:30ean eta 19:00etan 'Konpota' antzezlanaren estreinaldia izango da, Eneritz Artetxeren eskutik.

Ahotsenea

Artista hauek izango dira Durangoko Azokako azken egunean: Anjel Unzu eta Txuma Murugarren, Garbiñe Ubeda, Joseba B. Lenoir, Ukan, Los Galerna, Oreindik, Xabier Amuriza, Kasik, Niña Coyote eta Chico Tornado, Norman eta Lou Topet, beste askoren artean.

Jarraitu zuzenean eitb.com-en.