Itxi

Durangoko Azoka

Durangoko Azoka

Durangoko Azoka

GAUR, GUREKIN AZOKAN

Juancar Etxeberria: Pop-rock ez den euskal musika gehiago nahiko nuke

E.G | eitb.eus

ETBko 'El Dilema' saioko aurkezle eta kazetariaren aburuz, Azoka 'euskal hizkuntza eta kultura maite dugunon topagunea da'.

  • Juancar Etxeberria

    Etxeberriak ETBko 'El Dilema' saioa aurkezten du. EiTB

Juancar Etxeberria ETBko 'El Dilema' saioko aurkezle eta kazetariaren esanetan, Durangoko Azoka "euskal hizkuntza eta kultura maite dugunon topagune" eta umeei euskal kultura erakargarria dela erakusteko "bide egokia" da.

Azokara joateko ohitura aspaldidanik duzu? Zer alde ikusten dituzu lehengo eta oraingo Azokaren artean?

Askotan joan naiz, bai. Batez ere alabak txikiagoak zirenean, liburuak, diskak eta, hitz batean esateko, euskal kultura erakargarriak izan daitezkela umeei erakusteko oso bide egokia dela uste dudalako.

Zer du Azokak horrenbeste jende erakartzeko?

Nik uste topagune bat dela. Euskal hizkuntza eta kultura maite dugunon topagunea. Anoeta edo San Mamesera hamabost egunean behin joaten garen bezala, Durangora goaz urtero urtero.

Zerbait gehitu edo kenduko zenuke?

Seguru antolatzaileek nik baino hobeto jakingo dutela zer hobetu daitekeen baina musika emanaldi gehiago gustora hartuko nituzke? eta bereziki pop-rock ez den euskal musika.

Nolakoa izaten da zure egun bat Durangoko Azokan?

Guztiona bezala, ezta? Saltokietan bueltaka ibili, ezagunak agurtu, kanpoan ondo bazkaldu edo meriendatu (depende) eta bigarren buelta bat eman goizean ikusi gabe geratu dena ez galtzeko?

Zein disko eta liburu gomendatuko zenituzke aurten erosteko?

Ez naiz oso orijinala izango baina Martutene (R Saizarbitoria) liburu ederra eta gomendagarria iruditu zait. Diska bat aukeratzekotan Landarbaso Abesbatzak Dan Forrest konpositore amerikanoaren gabonetako abestiekin grabatu duena aipatuko nuke. Ez dut oraindik entzun baina seguru mereziko duela.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Durangoko Azoka