Itxi

Durangoko Azoka

Durangoko Azoka

Durangoko Azoka

Antolatzaileen balorazioa

Durangoko Azoka 'bete-betea eta arrakastatsua' izan da

Natxo Velez | eitb.eus (Durango)

Gerediaga Elkarteko arduradunek esan dutenez, krisia eta eguraldi txarra gorabehera 120.000 pertsonatik gora egon dira Azokan, iazkoan bezalatsu, eta salmenta kopurua ere iazkoaren antzekoa izan da.

1:39

Azokak aken egun osoa aurretik badu ere, topagunearen antolatzaileek lehen balorazioa egin dute gaur goizean, kazetarien aurrean. Nerea Mujika Gerediaga Elkarteko presidentearen hitzetan, aurten “Azoka bizi egin da eta sorkutzatz bete da Durango”.

Nola bisitari kopurua hala salmenten bolumena iazkoen parekoak izango dira, kalkuluen arabera; izan ere, 120.000 pertsona bertaratu dira Durangora hiru egunetan, Mujikak emandako datuen arabera.

Aurtengo berrikuntzek “oso ondo” funtzionatu dute elkarte antolatzaileko presidentearen ustez, eta, horrenestez, jarraipena izango dute datorren edizioetan Gogoetaren Plazak eta autekoizleentzako txokoak. Hain zuzen, aurtengo edizioa bukatu eta berehala datorren urtekoan lanean hasiko direla esan du Mujikak, edizio berezia izango baita ezbairik gabe: berrogeita hamargarrena.

Hobetu beharrekoen artean, Irudienea ikus-entzunezkoen espazioan, iaz baino jende dezente gehiago hartu duen gunean, proiekzio bakan batzuetan izandako arazo tekniko isolaturen bat, euri ugariek eragindako itoginak eta guneen arteko tenperatura aldeak zerrendatu ditu Mujikak, eta horiek konpontzeko lan egingo dutela hitzeman du.

Guneak, beteta

Lutxo Egia guneen bozeramaileak azaldu duenez, sortzaileek eta publikoak ase egin dituzte euren aurreikuspenak. Kulturgintzan dihardutenek "bere" sentitu dute Azoka, eta publikoak "kultur ibilbide osoa" irudikatu ahal izan du Durangon. Irudienea beterik egon da, eta Saguganbara txiki eta nagusientzako guneak gainezka egin du zenbaitetan.

Halaber, Ahotseneko 55 kontzertu eta 36 solasaldietan ere "magia" errepikatu da aurten, eta Kabi@ teknologia berrien gunean publiko espezializatuaren kopuruak gora egin du.

Industria ere, pozik

Olatz Osa Euskal Editoreen Elkarteko presidenteordea eta Amets Rodriguez Musika Industriaren Elkarteko ordezkaria ere pozik agertu dira aurtengo zenbakiekin. Eguraldia eta egoera ekonomikoa kontra egon bada ere jendea hurbildu izana azpimarratu dute, eta iazko salmenten kopuruari eutsi izana ontzat jo dute.

ontzat jo dute.