Itxi

Euskara

Euskaltzaindia

Diploma eman diete ohorezko 12 euskaltzain berriei

Erredakzioa

Euskaltzaindiak 12 euskaltzain ohorezko berriei diploma eman die gaur Bilbon. Osoko bilkurako kide guztiek onartu zuten aintzatespena, maiatzeko saioan.

Euskaltzainburuak eta euskaltzainek ohorezko euskaltzainen agiria eman diete gaur Bilbon, ohore horren hartzekodun egiteko maiatzaren 30ean aukeratu zituzten hamaika gizonezko eta emakume bakarrari.

Euskaltzaindiak 39 euskaltzain ohorezko izendatu ditu guztira, eta 2010az geroztik lehenengoz egin du aurten.

Hauek dira ohorezko euskaltzain berriak: Xabier Amuriza, Maite Idirin, Paulo Agirrebaltzategi, Angel Aintziburu, Dionisio Amundarain, Xipri Arbelbide, Antonio Campos, Mixel Itzaina, Jon Landaburu, Joan Martí, Martin Orbe eta Manu Ruiz Urrestarazu.

Euskaltzaindiak maiatzaren 30ean Donostian eginiko osoko bilkuran onartu zituzten izendapenak, ohorea jaso duten gizon-emakumeek euskararen alde egin duten ahalegina saritze aldera.

Gaur saria jaso duten hamabi pertsonen aurretik, 27 lagun ziren ohorezko euskaltzain. Osoko bilkurako kide guztiek onartu zuten izendapena, aho batez.