Euskara
Hibridismo dialektala
Dialektoei buruzko eztabaida irekiak Bilbon, urriaren 16 eta 17an
N.V. | eitb.eus
Mendebalde Kultura Alkartearen XVIII. Jardunaldietan, dialektoek elkarrekin eta batuarekin duten harremanaz hausnarketa egingo dute.
-
Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzak hartuko ditu jardunaldiak.
Mendebalde Kultura Alkarteak XVIII. Jardunaldiak egingo ditu ostegunean eta ostiralean, urriaren 16an eta 17an, Euskaltzaindiaren egoitzan, Bilbon, "Hibridismo dialektala" izenburupean. Jardunaldioi amaiera emateko, Andolin Eguzkitza idazle, hizkuntzalari eta euskaltzain osoa omenduko dute, Akademiako iturriek jakinarazi dutenez.
Horrela, ostegun arratsaldean, 17:00etan, hasiko dira jardunaldiak. Aurkezpenaren ostean, Kepa Altonagak "Hibridismo dialektala: gogoetarako ideia bi" izenburuko hitzaldia emango du. Leire Gandarias, Ariane Ensunza, Lorea Unamuno eta Iñaki Gaminde, aldiz, "Aldaketa linguistikoez eta euron bilakaeraz" mintzatuko dira.
Azkenik, ostiralean, 17:00etatik aurrera, Iñaki Espartzak "Azkue eta Unamuno, bi bide" gaia jorratuko du, eta amaitzeko, Andolin Eguzkitza zena omenduko dute eta Iñaki Sarriugartek gorazarre egingo dio.