Itxi

Euskara

Oihaneder

Gasteizek ate berri bat zabaldu die hiriko euskaldunei

Erredakzioa

Euskararen Etxea Montehermoson jarri nahi duten Kafe Antzokirako lehen urratsa da, eta “Gasteizen euskara bultzatzeko espazioa” izan nahi du.

Montehermoso kulturuneak Euskararen Etxea du gaurdanik, proiektuak Udalean hamar urteko bidea egin eta gero, "Gasteizen euskara sustatu eta erabiltzeko" hirian martxan jarri duten espazioa.

 

Gasteizko udalbatzak eta Gasteizko Kafe Antzokia plataformak kudeatuko dute Oihanederren bihartik aurrera antolatuko diren jarduerak, eta Montehermoso jauregian, Alde Zaharraren goialdeko espazioan, lehendik antolatzen zirenekin uztartuko dute egutegia.

 

Montehermoson jarri nahi duten Kafe Antzokiaren lehen fasea da gaur inauguratu duten lokala; izan ere, zenbait konponketa eta inbertsio egin behar dira oraindik maila horretako espazio bat zabaldu aurretik.

 

Javier Maroto hiriko alkateak azaldu duenez, 60.000 euroko aurrekontua izango du Euskararen Etxeak aurten, jarduerak antolatzeko, eta datorren urteko zenbatekoa 250.000 eurokoa izango da; horietatik 50.000 euro inbertsioetarako izango dira.