Itxi

Euskara

Euskaltzaindia

Patxi Uribarren eta Joan Mari Torrealdai, euskaltzain emeritu

Erredakzioa

75 urte beteak dituzten euskaltzain osoei izaera hori aitortzen die Akademiak. Otsaileko batzarrean adostuko dute bi hutsuneok nork beteko dituen.

Azaroaren 24an Gipuzkoako Foru Aldundian egindako Osoko bilkuran, Joan Mari Torrealdai eta Patxi Uribarren euskaltzain osoak euskaltzain emeritu izendatzea erabaki zuen Euskaltzaindiak, 75 urte beteak baitituzte.

Euskaltzaindiaren arautegiaren arabera, bi euskaltzain oso emeritu izatera igarotzearen ondorioz bi hutsarte aldarrikatu dira, eta bi hutsarteok betetzeko proposamenak ondorengo bi osoko bilkuretan aurkeztuko dituzte euskaltzainek. Otsaileko batzarrean bozketa egingo dute, eta bertan izendatuko dituzte bi euskaltzain oso berriak.