Itxi

Euskara

11 egun euskaraz

Euskaraldiarekin bat egindako herrietako batzordeen mintegia egingo dute larunbatean

eitb.eus

70 herritatik gora daude izena emanda. Herri hauetako batzordeetan ari diren lagunei zuzenduta dago martxoaren 17ko mintegia.

  • Euskaraldiaren aurkezpen eguneko argazkia.

    Euskaraldiaren aurkezpen eguneko argazkia. EiTB.

Martxoaren 17an Bilboko Itsas Museoan bilduko dira Euskaraldia proiektuarekin bat egin duten herrietako batzordeetako kideak. Bertan, besteak beste, Euskaraldiaren diskurtsoa eta oinarri teorikoa elkarbanatuko dituzte.

Euskaraldia euskal hiztunak aktibatzea helburu duen ekimena 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo da.

Urtarrilaren bukaeratik dago herrien izen-emate epea zabalik eta astez aste gero eta gehiago dira Euskaraldira batzen ari diren herriak.

70 herritatik gora daude izena emanda eta hurrengo hilabetean zehar herri gehiagok emango dute izena. Herri hauetako batzordeetan ari diren lagunei zuzenduta dago martxoaren 17ko mintegia.

09:30ean batuko dira partaideak museoko auditorioan. Harreraren ostean, ekimenaren oinarri teorikoak, diskurtsoa eta mugarriak azalduko dituzte. Behin teoria bukatuta, ariketa praktikoen eta proposamenen txanda izango da. Hona egitarau osoa:

EGITARAUA

09:30-09:50 Harrera

09:50-10:00 Ongi etorria eta eguneko egitarauaren azalpena

10:00-10:30 Ekimenaren oinarri teorikoak

10:30-11:15 Euskaraldiaren diskurtsoa eta mugarriak

11:15-11:30 Ariketa praktikoa: Euskaraldiaren kokapen geografikoa

11:30-12:00 Atsedena eta kafea

12:00-12:45 Nola iritsi herritarrengana? Tokiko sareak osatzeko hainbat proposamen

12:45-13:15 Prestakuntza eskaintza eta borondatezko prestatzaileak.

13:15-13:30 Euskaraldiaren ikerketa-proposamena.

13:30-13:45 Itxiera

Mintegia irekia izango da, Euskaraldiaren antolaketan aritu nahi duen edozein herritarrek parte hartu ahal izango du, baina beharrezkoa da aurretik mintegirako izena ematea.

Mintegiari buruzko informazio gehiago eskuratzeko info@euskaraldia.eus helbidera bidali daiteke mezua edo 688 742 101 deitu.