Itxi

Euskara

11 egunez

Abian da Euskaraldia, euskararen erabilera bultzatzeko ekimena

eitb.eus

196.000 lagunek eman dute izena euskararen erabilera susatzea helburu duen ekimenean hamaika egunez parte hartzeko.

  • Euskararen erabiera susatzea da ekimenaren helburua

    Euskararen erabiera susatzea da ekimenaren helburua. Irudia: EiTB

Ostiral honetan, azaroak 23, hasi da Euskaraldia, hizkuntza-ohiturak aldatu eta euskararen erabilera bultzatzeko ariketa soziala. Ostegun arratsaldean irekiera ekitaldia egin zuten Baionan entitate eta erakunde antolatzaileen ordezkariek, herrietako batzordeetako kideek, entitate sustatzaileek eta ahobizi zein belarriprest modura arituko diren hainbat herritarrek.

Izena emateko epea oraindik itxi ez duten arren (Euskaraldiko lehen egunetan irekita egongo da), Euskal Herriko 405 herritako 16 urtetik gorako 196.000 lagunek eman dute izena orain arte Euskaraldian.

Horien % 74 ahobizi (euskara ulertzen duten guztiei euskaraz hitz egingo diete eta lehenengo hitza euskaraz egingo dute) izango dira, eta gainerakoak belarriprest (euskaraz hitz egiteko gai diren mintzakide guztiei euskaraz hitz egiteko gonbita egingo diete).

Araban 17.500 pertsonak eman dute izena; Bizkaian  68.500ek; Gipuzkoan 84.000k; Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan 5.500ek; eta Nafarroan  20.500ek.

Partaideen generoari dagokionez, izena eman dutenen % 63 emakumezkoak dira, eta ekimenak gazteen artean harrera oso ona izan duela azpimarratu dute. 16 eta 35 urte artekoak parte-hartzaileen % 36 izango dira.

Bideoa: Hasiera bikaina eman diote herritarrek ekimenari


Bideoa: Euskaraldian parte hartzeko epea zabalik dago


Bideoa: 196.000 ahobizi eta belarriprest

 

 

 

Bideoa: Euskaraldia Nepalera ere ailegatu da!