Euskara
Nazioarteko Biltzarra
Euskaltzaindiak hizkerari begiratuko dio martxoaren 14 eta 15ean, Bilbon
eitb.eus
Euskaltzaindiaren II. Nazioarteko Dialektologia Biltzarra egingo dute egun horietan, Bilboko Euskal Museoan.
-
Bilboko Euskal Museoak hartuko du biltzarra
Euskaltzaindiak mendeurrenaren baitan antolatzen duen bosgarren jardunaldi akademikoa martxoaren 14an eta 15ean izango da, Bilboko Euskal Museoan. Bertan, “euskararen berba-mintzoak” aztertuko dira, eta, bide batez, dialektologiaren alorrean nazioartean egin diren azken ikerketak agertuko dira.
Guztira 17 hizlari egongo dira, bertokoak eta nazioartekoak: Xarles Videgain. euskaltzain osoa (CNRS-IKER); John Nerbonne (University of Groningen) eta Pilar García Mouton (CSIC)…