Itxi

Euskara

Euskaraldia

Euskaraldiaren ikerketarako hirugarren galdera sorta betetzeko epea zabaldu da

Agentziak | Erredakzioa

Aurreko bi sortak bete zituztenek bete beharrekoa da hirugarren hau, Soziolinguistika Kulsterrak materiala izan dezan Euskaraldiaren eragina eta ondorioak aztertzeko.

  • Euskaraldia

    225.154 ahobizi eta belarriprestek eman zuten izena Euskaraldian

Euskaraldian parte hartu zuten 225.154 ahobizi eta belarriprestek bete beharreko hirugarren galdera sortari erantzuteko epea ireki dute dagoeneko. Parte hartzaileek nola bizi duten eta hizkuntzaren erabileran eta ohituretan zein eragin izan duen ezagutzea funtsezkoa izango da Euskaraldiaren hurrengo edizioei eta euskararen sustapenerako beste ekimenei begira.

Horrela, Soziolinguistika Klusterra ikerketa sakona prestatzen ari da gaiaren inguruan, eta galdera sorta horien emaitzetan oinarrituko dira ondorioak. Euskaraldia hasi aurretik bete zuten ahobizi eta belarriprestek lehen galdeketa; bukatu eta berehala bete zuten bigarrena.

Orain, hiru hilabete pasa direlarik, aurreko bi galdeketei erantzun zietenek hirugarrena betetzeko unea da. Emailez jasoko dituzte edo, bestela, Interneten sartuta aurki daiteke.

Ikerketaren emaitza-txostenak irailaren hasieran argitaratuko dituzte.