Itxi

Gastronomia

Sukaldaritza

'Itsasoko chefa', Kadizetik Basque Culinary Centerrera

Angel Leonek Michelin izar bat lortu du Puerto de Santa Mariako 'Aponiente' jatetxean. BCCn izan da, bere teknikak hango ikasleei irakasten.

1:20

"Itsasoko chefa" ezeizena jarri diote Ángel León sukaldariari. Puerto de Santa Mariako "Aponiente" jatetxetik heldu da, Michelin izar bat dakarrela. Arrainak egiteko modu bereziak eman dio sona.

Gaur, Donostiako Basque Culinary Centerren, sukaldean zer eta nola lan egiten duen erakutsi du.

Sukaldari, zientziagizon, marinel edo ikerlaria, Angel León Kadizko gazteak dio XXI. Mendeko sukaldaritza marinel berria egiten duela. Arraina oliben hezurrekin erretzen du eta gaur Aponiente jatetxean zer eta nola egiten duen erakutsi die BCCko ikasleei.

Normalean bota ohi diren arrainak eramaten ditu platerera, planton iofilizatua erabiltzen du sukaldatzeko, pasta hau 40 aldiz omega hiru gehiago du oliba olioak baino eta zaporea bikoizten du.

Itsasoaren zaporea dute jakiek. Gainera tramankuloak asmatu ditu, zopen grasa kentzeko bat eta itsas enbutidoak asmatu ditu. Denak, bezeroak aho zabalik uzten dituen itsas zaporedun txorizoa.

Iada lortu du "Itsasoko chefa" ezizena ematea eta gastronomiako elitearen txaloa.