Itxi

Gastronomia

Irekiera

Martin Berasateguik 'Tempo' ireki du, bere bigarren jatetxea Mexikon

Paradisus Cancún Resort hotelean ireki du eta azken 30 urteotako ibilbide gastronomikoko plater garrantzitsuenak eskainiko ditu.

  • Martin Berasategi, David de Jorgerekin batera. Argazkia: EITB

    Martin Berasategi, David de Jorgerekin batera. Argazkia: EITB

Martin Berasategi euskal sukaldariak bere bigarren jatetxea ireki du Mexikon, "Tempo" izenekoa, eta Paradisus Cancun Resort hotelean dago, Karibeko kostaldean. Sei izar Michelin dituen sukaldari bakarra da Berasategi eta itsasoko produktuak nagusi izango dira "Tempo" lanean eta azken 30 urteotako ibilbide gastronomikoko plater garrantzitsuenak eskainiko ditu.

Cancungo jatetxean Lasartekoan (hiru Michelin izar) egiten dituzten platerak nagusi izango dira, baina Mexikoko kultura gastronomikoa errespetatuz.