Itxi

Gastronomia

Ospitalean

Eva Arguiñano gozogilea, ZIUn bihotzeko bat izan ostean

"Ondoezik" sentitu zen atzo eta Donostiako ospitalean da gozogilea.

Eva Arguiñano euskal gozogilea Donostiako ¿¿Zainketa Intentsiboetako Unitatean dago, atzo bihotzeko bat izan ostean. Horrela konfirmatu dute Bainet ekoiztetxeko iturriek. Jakinarazi dutenez, Karlos Arguiñanoren arreba "ondoezik" sentitu zen atzo eta ospitaleko ZIUn ingresatu zuten.

"Ondo" dagoela jakinarazi dute, baina Karlos Arguiñano ezagunaren ekoiztetxeak ez du informazio gehiagorik eskaini nahi izan. Eva Arguiñanok, bere nebak bezala, hainbat telebista saio aurkeztu ditu eta gozogintzari eskainitako hainbat liburu kaleratu ditu.