Itxi

Gastronomia

Gastronomika 2013

Munduko sukaldari onenak, egunotan Donostian

Erredakzioa

Gastronomika kongresuaren 15. edizioa martxan da Gipuzkoako hiriburuan. Aurten, Londresko gastronomia omenduko dute.

1:47

Sukaldaritzari buruz mundu osoan dagoen kongresu inportanteenetako batek, Gastronomikak, sukaldari onenak bilduko ditu Donostian, asteazkena arte. Aurten, kongresu horren 15. edizioan, Londresko gastronomia omenduko dute.

Besteak beste, Juan Maria Arzak, Andoni Luis Aduriz, Josep Roca, Martin Berasategi, Pedro Subijana, Elena Arzak, Quique Dacosta, Hilario Arbelaitz eta, aurten aurrenekoz, Karlos Argiñano izango dira bertan.

Krisiak ez du eraginik izan kongresu honetan, aurten % 10 haziko baita, iazko zenbakiekin alderatuta. 2012. urtean, 12.000 profesionalek hartu zuten parte.

Aurten, Londresko sukaldaritza izango da protagonista, hiri horretan "gaizki jaten den irudi okerra zuzentzeko", antolatzaileek azaldu dutenez.

Zeregin horretarako, Ingalaterrako hainbat sukaldari etorriko dira Donostiara, hala nola Anna Hansen, Ashley Palmer-Watts, Atul Kochbar, Bjoern Weissgerber, Chef Peng, David Stafford, Fergus Henderson, Hamish Brown, Heston Blumenthal, Isaac McHale, Turku James Knappett, Junya Yamasaki, Mikael Jonsson, Nuno Mendes, Tom Kerridge, Clare Smyth eta Rainer Becker.

Halaber, gastronomiaren inguruan dauden "negozio mota berriak" ere aztertuko dituzte. Horren adibide, James Knappet sukaldariak goi-mailako saltxitxa-ogitartekoak salduko ditu furgoneta batean, Kursaalen aurrean.