Itxi

Gastronomia

Azken eguna

Tom Kerridge sukaldariak itxiko du Gastronomika kongresua

Erredakzioa

The Hand & Flowers jatetxeko sukaldariaren hitzaldiaz gain, Joan Rocak, Hilario Arbelaitzek eta Andoni Luis Adurizek ere parte hartuko dute Kursaalen sukaldaritzari buruzko ekimen horretan.

  • Tom Kerridge sukaldaria. Argazkia: The Hand & Flowers

    Tom Kerridge sukaldaria. Argazkia: The Hand & Flowers

Tom Kerridge sukaldariak itxiko du aurtengo San Sebastian Gastronomika kongresua. Gaurkoa Kursaalen egiten ari diren ekimenaren laugarren eta azken jardunaldia izango da.

Kerridgek 2005ean ireki zuen The Hand & Flowers taberna, Marlowen (Erresuma Batua). Bi Michelin izar dituen horrelako jatetxe bakarra da. Sukaldariaren hitzaldia izango da gaurko ekitaldi garrantzitsuenetako bat.

Horrez gain, Joan Roca, Hilario Arbelaitz eta Andoni Luis Aduriz sukaldariek ere parte hartuko dute bertan gaurkoan.