Itxi

Literatura

Gutun Zuria

Irakurketatik idazketara, nola eta zergatik?

Apirilaren 11tik 21era izango da Gutun Zuria jaialdia. Margaret Antwood, Antonio Lobo eta Alberto Manguel izango dira, eta baita Harkaitz Cano, Iban Zaldua eta Eider Rodriguez euskaldunak ere.

  • 'Gutun Zuria' jaialdiaren aurkezpena. Argazkia: EITB

    'Gutun Zuria' jaialdiaren aurkezpena. Argazkia: EITB

Bilboko Gutun Zuria nazioarteko jaialdiak mundu zabaleko eta Euskal Herriko lehen mailako idazleak batuko ditu apirilaren 11tik 21era. Aurtengo edizioan, irakurketatik idazketara nola eta zergatik igaro diren aztertuko dute gonbidatuek.

Inaugurazio egunean Margaret Artwood idazle kanadarrak hitz egingo dute, eta amaierakoan Antonio Lobo portugaldarrak. Euskal idazleen artean aurten Harkaitz Cano, Iban Zaldua eta Eider Rodriguezek hartuko dute parte.

"Irakurle-idazlearen elezaharrak" lelopean antolatuko da seigarren urtez, Gutun Zuria, nazioarteko letren Bilboko jaialdia. Apirilaren 11tik 21era bitarte luzatuko da AlhondigaBilbaok antolatutako ekimena.

Margaret Atwood idazle kanadiarrak inauguratuko du Gutun Zuria jaialdiaren seigarren edizioa, apirilaren 11an. "Irakurle-idazlearen elezaharrak" izenburupean antolatutako edizio honetan, idazle gonbidatuek, irakurketatik idazketarako bidea noiz eta nola egin zuten kontatuko dute, euren bizitzan garrantzitsuak izan diren 5-6 libururen zerrenda ere aurkeztuz. Esperientziei eman nahi zaie garrantzia, Lourdez Fernandez, Alhondegiko zuzendariak adierazi duenez.

Alberto Manguel idazle argentinar-kanadiarra, Margo Glantz mexikarra. Héctor Abad kolonbiarra eta euskal idazle ugari izango dira aurtengo jaialdian, Harkaitz Cano, Iban Zaldua eta Eider Rodriguez, besteak beste. Beraiek eskainiko dituzten hitzaldiez gain, bestelako ekimenak ere antolatuko dira.

Basauriko espetxean antolatutako literatutra ekitaldian Hector Abad idazleak parte hartuko du.