Literatura
Argitalpena
Inurrien konplexutasunera begira jarri da Mariasun Landa
'Inurrien Hiztegia' ipuin laburren bilduma aurkeztu du: helduentzat argitaratzen duen fikziozko aurreneko liburua da.
Mariasun Landak "Inurrien Hiztegia" ipuin laburren bilduma aurkeztu du, Pamiela argitaletxearen eskutik. Landak helduentzat argitaratzen duen fikziozko aurreneko liburua dela esan daiteke.
Esan nahi duena zehatz erritmoz eta artifiorik gabe idazten du garden Mariasun Landak. Orain besapean dakar helduentzat bere fikziozko aurreneko liburua dela esan daitekena "Inurrien Hiztegia".
Haur eta gazte literaturarena arloan gehien itzuli eta saritu den idazlea da Landa, ia 40 liburu ditu kalean.
Inurriak agertzen dira narrazio labur guztietan. Inurriek betidanik liluratu dutelako duten gizarte antolaketagatik. Jendearen jarduera umorez, ironiaz jorratzen ditu. Itxuraz sinpleak, laburrak, zehatzak baina sakonak eta trinkoak soiltasun landua dutela dio Landak, tuitak bezain egunekoak.
Lerro eta hitz gutxitan harrapatu nahi du irakurlea eta irakurketa ernea eskatzen du.