Itxi

Literatura

Bestseller

Kalean da 'Inferno', Dan Brownen lan berria

'The Da Vinci Code', 'Angels and Demons' eta 'Lost Symbol' bestseller-ekin arrakasta handia lortu ostean, 'Inferno' kaleratu du. Milioi bat ale jarriko dituzte salgai gaztelaniaz.

  • Dan Brownen 'Inferno' lanaren aurkezpena. Argazkia: EFE

    Dan Brownen 'Inferno' lanaren aurkezpena. Argazkia: EFE

Dan Brownen liburu berria, "Inferno", salgai da, gaztelaniazko bertsioan, "The Da Vinci Code" lanaren 81 milioi ale saldu ostean. Egun bat lehenago, ingelesezko bertsioa jarri dute salgai, New Yorken.

"Angels and Demons" eta "Lost Symbol" nazioarteko bestseller-ekin arrakasta handia lortu zuen idazle estatubatuarrak, eta anbizio handiko lana da "Inferno", haren hitzetan. Robert Langdon sinbologia eta ikonografia erlijiosoko aditu ezaguna berreskuratzen du.

Gaztelaniaz, milioi bat ale kaleratu dituzte, eta "Jainkotar Komedia" Dante Alighieri italiarraren maisulana hartzen du abiapuntutzat. Langdon irakaslea sinbolo eta arrasto ezberdinei tiraka jarraitzen du, eta Italiako bihotzean sartuko da, tentsioz beteriko thriller batean, "arte klasikoak, igarobide sekretuek eta etorkizuneko zientziak" bat egiten duten istorioan.

"The Da Vinci Code" lanaren 81 milioi ale saldu zituen Brownek, eta historian gehien saldu den eleberria dela esan ohi da: 51 hizkuntzatan irakur daiteke, eta gehien irakurri den 10 liburuen artean dago, Bibliarekin batera. Planeta argitaletxeak kaleratu du gaztelaniaz, formatu elektronikoan zein paperean, eta Empuriesek katalanez kaleratuko du.