Literatura
Eleberria
Fermin Etxegoien, Euskal Herriaren independentziaren lehen egunean
Eskuineko zinegotzi batek Euskal Herriaren independentziaren egunean bizi duena du ardatz 'Zinegotzia' eleberrian.
Fermin Etxegoienek "Zinegotzia" eleberria aurkeztu du Bilboko Liburu Azokan. Eskuineko zinegotzi batek Euskal Herriaren independentziaren lehen egunean bizi duena du ardatz.
Goiate herriko zinegotzi bat du protagonista Fermin Etxegoien idazlearen lan berriak.
Egun bakar horretan, Bixente protagonistak eskumako abertzale den harakinak, bizi duena kontatzen digu. Gaurkotasun politikoari zuzen lotuta, bere arriskuekin duela bi urte eta erdi idatzirik baitago.
Nobelaren abiapuntuan, ezker abertzaleak bultzaturiko independentziaren ustezko garaipena hor dago, baina idazleak protagonistaren hausnarketa ez du horretara mugatzen.
Beharbada ez eztabaidarik sortu gabe, fikzioa eta gertuko aktualitatearen errealitatea elkartzen ditu bada "Zinegotzia" nobelan Fermin Etxegoien idazleak.
2004an "Neurona eta Zeurona" saiakera eta 2009an "Autokarabana" eleberria argitaratu ostean, Fermin Etxegoienek bere bigarren eleberria aurkeztu du. Errealiatearekin lotura handia duen liburua, independentziaren gaia, familia harremanekin batera jorratzen duena. Egoera muturreraino eramaten du Etxegoienek Erein argitaletxearekin kaleraturako eleberri honetan, ironia eta sarkarsmoaz baliatuz.