Itxi

Literatura

Saria

Clara Sanchezek eskuratu du 2013ko Planeta saria

Angeles Gonzalez-Sinde ministro ohia finalista izan da eta polemika piztu du sare sozialetan.

  • Clara Sánchezek 2013ko Planeta saria eskuratu du. Argazkia: EFE

    Clara Sánchezek 2013ko Planeta saria eskuratu du. Argazkia: EFE

Clara Sanchez idazle madrildarrak Planeta Sariaren 66. edizioaren irabazle suertatu da, "El cielo ha vuelto" lanagatik. 601.000 euroko diru-saria du. José Calvino ezizenarekin aurkeztu da eta "La dama del hechizo" izan da liburuaren ezizena. Sariaren finalista Angeles Gonzalez-Sinde izan da, gidoilaria, zinemagilea (eta ministro ohia). Salvador Duran ezizenarekin aurkeztu da, "El buen hijo" lanarekin.

Modelo arrakastatsu baten istorioa da eta igarle batek egin zion errebelazioa errealitate bihurtzen dela ohartzen da: norbaitek bera hiltzea nahi du eta bizitza zailtzen dio. Prentsaurrean jakinarazi duenez, "mesfidantzari buruzko eleberria da eta, batez ere, une horretan dugun sentimenduak nora eraman gaitzake. Dagoeneko ezin dugu kale-izkinako bankuko zuzendariaz fidatu".

Polemika

Angeles Gonzalez-Sinde ministro ohia, gidoilaria eta idazlea Eleberriko Planeta Sariaren LXII. edizioaren finalista izan da. Prentsaurrekoan esan du politikari izan zen garaian faltan bota zuela idaztea (Jose Luis Rodriguez Zapateroren gobernuan Kultura ministro izan zen). "El buen hijo" eleberriagatik eskuratu du saria eta bere bizitzan gauza ezberdinak egin ditu: "Batzuetan gidoilaria naiz, zuzendu ere egin dut eta orain idaztera eta istorioak kontatzera itzuli naiz".