Itxi

Literatura

Polizia eleberria

'Hezurren ondarea', Amaia Salazarren itzulera

Dolores Redondo donostiarrak arrakasta handia lortu du "Zaindari ikusezina" nobelarekin eta orain, trilogiaren bigarren liburua dakar: "Hezurren ondarea".

1:27

Dolores Redondo idazleak arrakasta itzela lortu zuen "Zaindari ikusezina" lanarekin eta Baztango trilogiaren bigarren eleberria kaleratu du, "Hezurren ondarea". Destino argitaletxeak kaleratu du eta Baztanen kokatutako polizia eleberriaren bigarren zatia da. Amaia Salazar inspektoreak kriminal arriskutsu baten aurka egingo du, tarttaloren itxura hartu duena.

"Benetako bizitzan gerta daitekeen gauzarik beldurgarriena da babestu behar zaituen pertsonak min egitea eta banekien eleberri honek inpaktua sortuko zuela", adierazi du Redondok. Bigarren zati honetan, Salazar inpektorearen beldurren oinarrira joaten da, "beldurraren eta gaiztakeriaren jatorrira". Protagonistak amaren bisita jasotzen zuen "Lo egin ezazu, urdanga txikia, amak ez zaitu gaur gauean jango" abestuz.

Amaia emakume gogorra da, adoretsua eta azkarra da. Jamesekin dago ezkontua, Estatu Batuetako eskultore garrantzitsu bat. Iruñean bizi dira eta Ibai beraien semea da. Kriminal misteriotsu baten jomugan jarri da semea, ama Nafarroako Foru poliziaren hilketa sailaren nagusia delarik. Amaia errudun sentitzen da ez duelako bere semearekin denbora gehiago pasatzen, berak gabezia hori izan zuelako umezaroan.

"Dena ez da perfektua amatasunean, eta hori adierazi nahi nuen", esan du. Era berean, emakumeek dituzten sentimendu horien "alde" agertu da. Bailararen klimak ere leku garrantzitsua du eleberriaren korapiloan, "agertoki hutsala izatetik, hotza pertsonaiak markatzera" pasatzen baita.

Baztango trilogiaren azken zati prest du Dolores Redondok: "Ekaitzaren oparia", baina oraindik ez daki noiz kaleratuko duten. Trilogiaren amaieraren zinema-eskubideak erosi dituzte, baina ez da Salazar inspektorearen "agurra" izango, Redondok adierazi baitu asko maite duela pertsonaia.