Literatura
Golardoa
Josu Zabaletak irabazi du 2013ko Itzulpen Sari Nazionala
Erredakzioa
Zabaleta euskal itzultzaile handietako bat da, eta, besteak beste, Leonardo Sciascia, Paolo Pasolini, Margueritte Yourcenar eta Priandello idazleen lanak itzuli ditu.
-
Josu Zabaleta, 2013ko Itzulpen Sari Nazionala.
Josu Zabaletak irabazi du Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren 2013ko Itzulpen Sari Nazionala.
Golardoa (20.000 euroko saria) emateaz gain, epaimahaiak Zabaletaren (Legazpi, 1948) lana goraipatu du; izan ere, "euskarazko itzulpengintzan aitzindaria izan da, eta hezkuntza literarioak eta poetikoak sortu eta garatu ditu".
Besteak beste, Leonardo Sciascia, Paolo Pasolini, Margueritte Yourcenar eta Priandello idazleen lanak itzuli ditu.
Soledad Puertolas, Gonzalo Navaza Blanco, Nieves Paradela, Conrado Gomez Lopez, Esther Sanchez Pardo eta Francisco J. Uriz izan dira epaimahaikideak.