Itxi

Literatura

Saria

Carmen Amoraga, Nadal sariaren irabazle 'La vida era eso' lanarekin

Alargun gelditu den emakume baten istorioa da: bi seme-alabarekin, sare sozialetan aurkitzen du babesa.

  • Carmen Amoraga, 2014ko Nadal sariaren irabazlea. Argazkia: EFE

    Carmen Amoraga, 2014ko Nadal sariaren irabazlea. Argazkia: EFE

Camrn Amoraga idazle valentziarrak eskuratu du 70. Nadal Saria. 18.000 euroko diru-saria eskuratu du eta 'La vida era eso' eleberria Destino argitaletxeak argitaratuko du. Alargun gelditu den emakume baten istorioa da: bi seme-alabarekin, sare sozialetan aurkitzen du babesa.

Ana Maria Matutek eman du jakitera sariaren irabazlea. Matutek berak jaso zuen saria 1959an eta Jose Manuel Lara Planeta taldearen presidenteak izan da epaimahaiaren presidentea, Artur Mas Generalitaten presidentearekin, Nuria de Gispert Parlamenten presidentearekin, Ferran Mascarell consellerarekin eta Xavier Trias alkatearekin, besteak beste.

231 lan jaso dituzte guztira eta 'La vida era eso' aukeratu dute epaimahaikideek: bi seme-alaba  dituen emakume baten istorioa da eta alargun gelditu eta gero, sare sozialetan aurkitzen du babesa. Funtsean, amodioaren, desesperazioaren eta hutsaren inguruko eleberria da.

Picanyan jaio zen Amoraga, 1969an, eta kazetaria da. Irratian eta telebistan egin du lan, 'Levante' egunkariko zutabegilea da eta irratiko tertulietan aritzen da. Gaur egun, Valentziako unibertsitateko hedabideenganako erlazioak aztertzen ditu.

Sevillako Ateneo saria eskuratu zuen 'Para que nada se pierda' lehen eleberriarekin. 'La larga noche', 'Todas las caricias', 'Algo tan parecido al amor' eta 'El tiempo mientras tanto' etorri ziren gero.