Itxi

Literatura

Heriotza

Leopoldo Maria Panero poeta hil da

Erredakzioa

Juan Luis Panero eta Michi Panero idazleen anaia Espainiako poesia garaikideko ikurretako bat zen, berritzaileen taldean kokatua.

Huerga argitaletxeak Leopoldo Maria Panero poeta espainiarra hil dela baieztatu du. Juan Luis Panero eta Michi Panero idazleen anaia olerkaria, kontalaria, saiakera-idazlea eta itzultzailea izan zen, eta Espainiako poesia garaikideko ikurretako bat izan zen, berritzaileen taldean kokatua.

Bere familia protagonista izan da bi filmetan: Jaime Chavarrik El desencanto lana eskaini zien 1976an eta Ricardo Francok Después de tantos años 1994an.

Hainbat psikiatrikotan ingresatuta egon da, eta horrek bere ibilbide literarioan influentzia nabaria izan du. Halere, lan asko argitaratu ditu. 80ko hamarkadan publikoaren eta kritikaren onespena jaso zuen, eta Arrasateko psikiatrikoan ingresatu zuten bere borondatez. 90eko hamarkada amaieran, Las Palmasekora egin zuen.

Drogekin erlazioa izan du Panerok, eta horrek eragina izan du bere lanean. 1992an poema-bilduma luze bat eskaini zien.

Idazle gaitzetsia izan da eta Espainiako letren berritzailea.

Huerga & Fierro argitaletxeak Paneroren talentua eta poesia lana goraipatu ditu. Poesía completa 2000-2010 izan zen argitaratu zuen azken lana, eta iaz ikusi zuen argia.

Antonio Huerga Huerga & Fierro argitaletxeko arduradunak errezitaldiak egitea gustatzen zitzaiola adierazi du, izan ere, "jendeak ulertu egiten zuen, maitemindu egiten zen". "Beti gogoratuko gara berarekin", esan du Huergak.

Charo Fierro editoreak, berriz, Paneroren "hurbiltasuna eta samurtasuna" nabarmendu ditu, urtero joaten baitzen Madrilgo Liburu Azokara."Leopoldo Maria Panero eta bere poesia handia da, betiko", azaldu du Fierrok.