Itxi

Literatura

Nobedadeak

Euskal literatura, emankor apirilera begira

Erredakzioa

Besteak beste, Felipe Juaristiren, Juan Kruz Igerabideren, Iban Zalduaren eta Karlos Linazasororen liburu berriak aurkeztuko dituzte argitaletxeek apirilean.

  • Felipe Juaristiren lan berria apirilaren 3an aurkeztuko dute.

    Felipe Juaristiren lan berria apirilaren 3an aurkeztuko dute.

Erein argitaletxeak poesia, nobela eta saiakera, hiru genero, jorratzen dituzten hiru liburu aurkeztuko ditu apirilean: "Piztutako etxea" Felipe Juaristiren lana izango da aurkezten lehena, apirilaren 3an. Ondoren, apirilaren 9an, Pello Salabururen "Errateko nituenak" aurkeztuko dute. Halaber, apirilaren 10ean, "Zangotraba" Juan Kruz Igerabideren idatzia aurkeztuko du Ereinek.

Bestalde, Elkar etxeak "Inon ez, inoiz ez" Iban Zalduaren ipuin liburu berria aurkeztuko du apirilean bertan; 38 ipuin bildu ditu guztira, hiru parte nagusi eta eranskin batean. Horrez gain, Karlos Linazasorok "Alferrik ez balitz" poema liburua argitaratuko du, hilaren 10ean.

Susak, bestalde, Iñigo Aranbarriren laugarren eleberria plazaratuko du apirilean. 1766an Azkoitian agertzen den gaur egungo gizonezko baten istorioa kontatzen du.